HURA EZ DA LEKUA disko-liburua argitaratu du Txalapartak




Hura ez da lekua ikuskizuneko ideietatik abiatuta diska-liburu bat sortu dugu, oraingo honetan narrazioa, ilustrazioa, poesia eta musika uztartuta, ikuskizunekoez gain bestelako pertsonaia, testu eta musika berriekin.

Eszenarako egiten den proiektu oro da bidai bat. Prozesuan gauza asko gertatzen dira, aurkikuntza ugari egiten da mapak erretzea erabaki ostean; prozesuaren bigarren parte bat hasi ohi da estreinaldia eta gero zeinean, adi eta gogoz egonez gero, gauzak topatzen jarraitzen ahal den, sortutako lanari eragiten dioten aurkikuntzak.

Horrelako zerbait bizi izan dugu Hura ez da lekua ikuskizunarekin, etengabe bilatzen, topatzen jardun gara ia bi urtez. Bilaketa horretan ugariak izan dira erabili gabe geratutako materialak, ideiak, irudiak. Eta garrantzitsuena dena: ikuskizunaren ibilbidea amaierara irisaten ari dela sumatzen badugu ere, taldekideon arteko sormen-grina bizirik dago.

Horrek eraman gaitu, disko-liburuaren proiektua sortzera, Txalapartako kideen ezinbesteko konplizitate eta babesarekin. Beste era bateko prozesuan murgildu gara hileotan, ikuskizunetik eratorritako iruditeria oinarritzat hartuz zeozer berria sortzeko xedez. Hitzak elkar trukatu ditugu, doinuak, irudiak, gure artean, orain irakurleekin; elkarlanean oinarritutako sormen lan bat egiteko beste behin.

Eta dagoeneko eskuetan dugu, duzue: hau da lekua.

Materialak:

Liburuko lehen orriak Txalapartaren webgunean
Liburuari buruzko kritika, Iraitz  Urkuloren eskutik

ENTZUN diskoa osorik
Gotzon Barandiaranek Irakurrieran saioan egindako elkarrizketa


Ikusi HURA EZ DA LEKUA osorik

HURA EZ DA LEKUA egin genuen bi egunez Bilboko Pabiloi 6an. Bigarren eguneko saioa grabatu zuten Zazpi t'erdi-ko lagunek, eta orain hemen ikus dezakezue:
Hura ez da lekua P6 - 1 from metrokoadroka on Vimeo.

Hura ez da lekua P6 - 2 from metrokoadroka on Vimeo.

'Hura ez da lekua' diskoa OSORIK entzun nahi duzu?




Hementxe entzun ditzakezue Hura ez da lekua diskoa osorik. Txalaparta argitaletxearen eskutik kaleratu dugu disko-liburua, narrazioa, poesia, musika eta marrazkia uztartuz.

NX ESTUDIOETAN grabatu dugu diskoa, Berriozarren, Carlos Usach eta Pedro Iglesias taknikari zirelarik. Gure eskerrik beroenak beraientzat.

Ander Fernandez da kanten egilea; 'Keriatasunataka' delakoan Jaime Mayo 'Junky' eta Mikel Ugarte izan ditu bidelagun, haize intrumentu eta perkusioekin hurrenez hurren. Junky-k 'Osaba' delakoan parte hartu du ere.

Durangoko azokan aurkeztuko dugu lan berri hau, emanaldi bitartez: abenduaren 9an 19:00etan San Agustin antzokian.

1. Saldu


2. Asteartezofrenia


3. Izan behar genuena


4. Osaba


5. Haizearen kontra


6. Errekarriak


7. Kaiola


8. Keriatasunataka


9. Zoriontsu izateko

HuRa ez dA lekUa Zarautzen



Korrika dela eta Zarautzen osatutako egitarauaren barruan "huRa ez dA lekUA" ikuskizuna eskainiko dugu ostiralean, apirilaren 15ean 22:00etan, Munoa plazako karpan. Itsasoaren marruma izango dugu lagun.

Hauxe izango da Korrika 2011 honen baitan emango dugun azken emanaldia. Ondoren bestelakoak etorriko dira.

HURA EZ DA LEKUA Gasteizen apirilaren 5ean



















Hura ez da lekua egingo dugu Gasteizen, Ignazio Aldekoa kultur etxean Korrika Kulturalaren eskutik, apirilaren 5ean 20:00etan.

Hasiera guztiak dira txokolatezko labana erraietan. Estreinaldia iritsi artean talde lanean oinarritutako sormen-prozesu bizia burutu genuen. Jendearen harrerarekin ostera garbitzen joan gara, zuzentzen, ikasten, harritzen.

Denok biluzten gara, egunero. Baina ez beti ispilu aurrean. Ispiluak erakutsiko dizu ustez ezaguna duzun biluztasunaren beste ikuspegi bat. Berdin publikoak.

Emanaldirik egin ez dugun asteotan beste ispilu mota batzuk ere bilatu ditugu, Javi Barandiaranena adibidez, eta horri esker egin dugu aurrera. Ispilu oro apurtu arte, norberaren biluztasuna ispilurik gabe atzemateko moduan izan arte.

Eta bagatoz, gogo biziz etorri ere, KERIATASUNATAKA! oihu-dantzaren erritmora, hitzak, trazoak, gorputz mugimenduak eta doinuak biluztera.